Jan?
Jan?
Gogoeta sustatzea dugu helburu...
Jakin-mina, zentzumenak, edo desira sustatuz arriskurako, jokorako edo erantzunak aurkitzeko grina asetzea dugu helburu. Baita sorpresek, ezagutzak eta aurkikuntzek eragiten duten plazera piztea ere.
Horretarako, sukaldaritza munduko logikak zalantzan jartzen ditugu, arau sozialen eta aurreiritzien inguruan hausnartuz. Askatasun sentsoriala sustatzen duen testuinguru bat sortu nahi dugu, ohituren inposaketa gainditzeko.
Hiru ordutan zehar, 23-25 bat platerren bidez, istorio, keinu eta emozioz eraikitako kontakizun bat irudikatzen saiatuko gara mahai gainean. Edo mahaitik at. Zentzumenak biziberritzeko eta gure ohitura primarioenak berreskuratzeko partekatuko ditugun zapore, testura eta usainak eskuekin sentitu eta dastatuko ditugu (ikusi gure sorkuntzak).