Klik argitzeko
Klik itzultzeko
DRAG

Sakatu botoi hauetako bat argitzeko

Egin klik hemen itzultzeko

Menua
Erreserbatu

Mugatik gure buruak berrasmatzen

MUGALA INNOVA, S.L.k (aurrerantzean, MUGALA INNOVA), Europako Parlamentuaren 2016/679 Araudiak (EB) eta datu pertsonalen erabilerari zein datu horien zirkulazio libreari dagokionez pertsona fisikoen babesari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Kontseiluak xedatutako lege eskakizunekin bat etorrita, bere burua aitortzen du datu pertsonalak erabiltzearen erantzuletzat, eta konpromisoa hartzen du datu pertsonalak lege eskakizunekin bat etorrita eta erabilerarekin lotuta aurretiaz identifikatu diren arriskuekin bat etorrita erabiltzeko. Alabaina, Atari hau bisitatze hutsagatik ez da datu pertsonalen inolako erabilerarik egiten, ez baita automatikoki erregistratzen erabiltzailea identifikatzeko moduko ezein datu pertsonal.

Datu pertsonalen kudeaketa modu egokian egingo dela ziurtatzeko, tratamendu prozesuetan parte hartzen duten MUGALA INNOVAko langile guztiek ondo ezagutzen dituzte erakundeak xedatuta dituen datuen babeserako politikak. Hala, datu pertsonalen konfidentzialtasuna, osotasuna, erabilgarritasuna eta erresilientzia ziurtatuko da, bai eta gorabeheraren bat gertatuz gero, datu pertsonalak ahalik eta bizkorren eta modu eraginkorrenean konpontzeko gaitasuna ere.

1. Zure datu pertsonalen tratamenduaren erantzulea

Erantzulea identifikatzea:
MUGALA INNOVA – IFK B20567848

Helbidea:
Frantzia Pasealekua 2, 1º C, 20012 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa

Webgunea:
https://www.mugaritz.com

Harremanetarako helbide elektronikoa:
info@mugaritz.com

Harremanetarako telefono zenbakia:
943 522 455

2. Zure datu pertsonalen erabileraren helburua eta iraupena

MUGALA INNOVAk erabiltzaileari bere datu pertsonalak eskatzen dizkion aldiro, datuak biltzean berariaz jakinaraziko dio zein den baimena eman duen tratamenduaren helburua. Datu pertsonalen erabileraren iraupena, oro har, mugagabea izango da, MUGALA INNOVAk berariaz kontrakoa adierazten duenean salbu, edo erabiltzaileak datuak ezabatzeko eskubidea baliatzen duenean salbu. Une horretan, datu pertsonalak desagerraraziko ditugu, legez derrigortuta epean finkatuta dagoen denboran gorde beharrekoak izan ezik.

3. Zure datu pertsonalak erabiltzearen legeztatzea

Datu pertsonalak erabiltzea legeztatzen digun lege oinarria, hain zuzen, erabiltzaileak emandako berariazko baimena da. MUGALA INNOVAk argi eta samur adieraziko du beti berariazko baimenaren xede den erabileraren helburua. Berariazko baimenari uko eginez gero, MUGALA INNOVAk ezingo dio erantzun eskatutako zerbitzuari.

4. Zure datu pertsonalen hartzailea

MUGALA INNOVAk, berariaz legez derrigortuta ez dagoenean salbu, ez dauka aurreikusita erabiltzailearen datu pertsonalak hirugarrenei lagatzea. Era horretako lagapen bat egin behar bada, aldez aurretik eskatuko da berariazko baimena, eta erabiltzaileari jakinaraziko zaio zein diren lagapenaren hartzaileak edo hartzaileen kategoria, baldin eta ez badago aldez aurretik argi finkatuta.

MUGALA INNOVAk hirugarrenei kontrata diezaieke zerbitzuen prestazioa, nahiz eta horrek ekarri hirugarren batek datu pertsonaletarako sarbidea izatea; betiere, baldin eta zerbitzu baten prestazioagatik baldin bada, eta arestian aipatutako Europako Araudiaren 28. eta 29. artikuluetan jasotako baldintzetan egiten bada erabilera enkargua. Kasu horietan, MUGALA INNOVAk erabilera enkargua arautuko du, dagokion konfidentzialtasun kontratuaren bitartez, eta hor argi eta garbi ispilatuta geratuko dira zure datu pertsonalen erabilerari dagokienez bi aldeek onartzen dituzten konpromisoak, konfidentzialtasunarekin eta segurtasunarekin lotuta.

Erabilera enkargua Europatik kanpoko erakunderen batek egiten badu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aburuz segurtasun maila parekagarriak eta bide hauetatik egiazta daitezkeenak dituzten erakundeekin egingo da lan:

5. Zure datu pertsonalen erabilerarekin lotutako eskubideak

Erabiltzaileak, MUGALA INNOVAk erabiltzen dituen datu pertsonalen titularra den heinean, eta arestian aipatutako Europako Araudiaren 15. eta 21. artikuluak aplikatuz, noiznahi baliatu ahal izango ditu datuetara sartzeko, datuak zuzendu edo ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuei aurka egiteko edota horiek eramateko eskubideak. Horretarako, MUGALA INNOVAri zuzendu beharko zaio, jakinarazpenetarako dituen ohiko bideetako edozeinetatik, eta, bereziki, Datuen Babeserako Politika honi buruzko 1. puntuan jasotako harremanetarako datuen bidez, eta han eskatu baliatu nahi duen eskubidea. Horretarako, baina, aldez aurretik bere burua garbi identifikatu beharko du, eskubidea baliatu nahi duen datu pertsonalen titularra bera dela bermatuz. MUGALA INNOVAk ahalik eta bizkorren egingo du eskatutakoa, eta kasu guztietan, inolako atzerapen bidegaberik gabe. Erabiltzaileak bere eskubideei eta horiek baliatzeko moduari buruzko zalantzak baditu, MUGALA INNOVA bere esanetara egongo da, beharrezkoa duen informazio guztia emateko, eta nola baliatu adierazteko.

Erabiltzaileak uste badu bere eskubideak gauzatzeko eskaerari ez diotela behar bezala erantzun, dagokion Kontrol Agintaritzaren aurrean erreklamatu ahal izango du. Horretarako, Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin harremanetan jartzeko datu nagusiak adieraziko ditugu:

Agencia Española de Protección de Datos (AEPD)
C/ Jorge Juan, 6
28001 Madrid
www.agpd.es
Harremanetarako telefono zenbakia: 900 293 183

6. Datuen jatorria

MUGALA INNOVAk erabiltzen dituen erabiltzailearen datu pertsonalen iturburua titularra bera izango da, edo haren lege ordezkaria, edo titularrak berariaz baimendutako pertsona(k). Atari honen bitartez erabilitako datuen kategoriak hauek izango dira: identifikazio datuak, datu ekonomikoak, merkataritza informazioarekin lotutako datuak, datu akademikoak edota profesionalak, eta, oro har, bereziki babestutako datutzat jotzen ez den edozein datu pertsonal mota.