Klik argitzeko
Klik itzultzeko
DRAG

Sakatu botoi hauetako bat argitzeko

Egin klik hemen itzultzeko

Menua
Erreserbatu

Mugatik gure buruak berrasmatzen

Euskal sukaldariek Valentziako DANAko kaltetuekin bat egin dute

Scroll

18/12/2024

  • Valentziako kaltetuei laguntzeko ongintzazko afaria Mugaritzek koordinatu zuen eta Basque Culinary Centerren egin zen.
  • Gipuzkoako Michelin Izarra duten chefek menu berezi bat prestatzen parte hartu zuten.
  • Bildutako zenbateko osoa DANAk eragindako eremuak berreskuratzeko erabiliko da.

Joan den ostiralean, hilak 13, Donostiako Basque Culinary Centerren Michelin izardun sukaldariek ‘Valentziatik Valentziara’ mugimenduarekin bat egiten eta afari solidario bat ospatu zuten. Mugaritzek koordinatuta, AEFAMEren (Euskadiko Familia Enpresen Elkartea) laguntzarekin, ongintzazko ekintza horren helburua urriaren 29an Valentzian DANAk suntsitutako eremuei laguntzeko dirua biltzea izan zen.

Gastronomiaren botereak eta gizartearen eskuzabaltasunak bat egin zuten honako chef hauen lan onarekin: Paulo Airaudo (Amelia**), Aitor Arregi (Elkano*), Elena Arzak (Arzak**), Martín Berasategui (Martín Berasategui***), Edorta Lamo (Arrea*), Iñigo Lavado (Iñigo Lavado), Dani López (Kokotxa*), Andoni Luis Aduriz (Mugaritz**), Roberto Ruiz (Hika Bodega), Pedro Subijana (Akelarre***) eta Gorka Txapartegui (Alameda*). Edariak Osborne upategiek eta Arabako Errioxako eta Errioxa Garaiko upategiek osatutako Subsierra mahastizaintza eta ardogintzako kolektiboak eman zituzten.

Bildutako guztia autonomoen, denda txikien eta familia enpresen berreskurapena bultzatzeko erabiliko da, eta Valentziako Mamás en Acción GKEaren bitartez bideratuko da.

Babesa eskaintzeko beste aukera batzuk

Basque Culinary Centerreko afariaz gain, Donostiako eta inguruko hainbat jatetxek parte hartu zuten hilaren 13an bildutako guztiaren zati bat edo guztia emanez. Badago, halaber, 0 mahaia esaten zaiona, non bakoitzak bere aletxoa jar dezakeen urrutitik abenduaren 20ra arte.

Mundu-mailako solidaritatea

Ekimena Valentzian sortu zen, eta Ricard Camarena, Begoña Rodrigo eta Quique Dacosta sukaldariek gidatu dute, Valentziako Enpresarien Elkartearekin (AVE) lankidetzan. Ekimenak eragin globala izan du, eta 33 afari solidario egin dira aldi berean, ia 400 chefekin Espainian, Europan, Amerikan eta Asian.