Klik argitzeko
Klik itzultzeko
DRAG

Sakatu botoi hauetako bat argitzeko

Egin klik hemen itzultzeko

Menua
Erreserbatu

Mugatik gure buruak berrasmatzen

Gipuzkoako Michelin izardun chefak afari batean batuko dira Valentziako DANAko kaltetuei laguntzeko

Scroll

18/11/2024

  • Ekitaldia, Mugaritzek koordinatua, datorren abenduaren 13an izango da Basque Culinary Centerren eta dagoeneko erreserbatu daitezke lekuak desdevalenciaparavalencia.com webgunearen bidez.
  • Afari solidarioaren menua honako hauek prestatuko dute: Paulo Airaudo (Amelia**), Aitor Arregi (Elkano*), Elena Arzak (Arzak***), Martín Berasategui (Martín Berasategui***), Edorta Lamo (Arrea*), Iñigo Lavado (Iñigo Lavado), Dani López (Kokotxa*), Andoni Luis Aduriz (Mugaritz**), Roberto Ruiz (Hika Bodega), Pedro Subijana (Akelarre***) eta Gorka Txapartegui (Alameda*).
  • Bildutakoaren % 100a Valentzian DANAk kaltetutako eremuak berreskuratzeko erabiliko da, autonomoei, saltokiei eta enpresa txikiei laguntzeko ikuspegi berezi batekin.
  • Partikularrek eta enpresek “0 Mahaia” ekimenaren bidez lagun dezakete, nahi duten zenbatekoaren dohaintzak eginez.
  • Ekimen global hau Ricard Camarenak, Quique Dacostak eta Begoña Rodrigok gidatzen dute, Valentziako Enpresaburuen Elkartearen (AVE) babesarekin. Gipuzkoan, AEFAMEren (Euskadiko Familia Enpresen Elkartea) laguntza du.

Errenteria, 2024ko azaroaren 18a. Mugaritzek koordinatua, datorren abenduaren 13an, Gipuzkoako Michelin izarrak dituzten chefak ongintzazko afaria eskainiko dute Basque Culinary Centerren, “Desde Valencia para Valencia” ekimen solidarioarekin bat eginez. Valentziako Erkidegoak astindu duen DANAren kaltedunentzako dirua biltzea da helburua, haien gizarte- eta enpresa-ehunari larriki eraginez. Ekimen hori Valentzian sortu da, eta aldi berean egingo da, bai estatuan, bai nazioartean.

Michelin izar bat, bi eta hiru dituzten chefek indarrak batzea eta kausa horrekiko elkartasuna adieraztea erabaki dute, gastronomiak zailtasun- eta larritasun-testuinguruetan laguntzeko babes- eta itxaropen-motorra izan daitekeela eta izan behar duela erakutsiz. Gaualdi honetako menu berezia honako hauek egingo dute: Paulo Airaudo (Amelia**), Aitor Arregi (Elkano*), Elena Arzak (Arzak***), Martín Berasategui (Martín Berasategui***), Edorta Lamo (Arrea*), Iñigo Lavado (Iñigo Lavado), Dani López (Kokotxa*), Andoni Luis Aduriz (Mugaritz**)Roberto Ruiz (Hika Bodega), Pedro Subijana  (Akelarre***) eta Gorka Txapartegui (Alameda*). Osborne upeltegiak eta Arabako Errioxako eta Errioxa Garaiko zortzi upategik osatzen duten Subsierra mahastizaintza eta ardogintzako taldea arduratuko dira afari horretarako edariak emateaz.

Erreserbak webgune honen bidez egin daitezke: desdevalenciaparavalencia.com/cenas-solidarias/.

Helburu solidarioa duen ekitaldi bat

Ricard Camarena, Quique Dacosta eta Begoña Rodrigo Valentziako sukaldari ospetsuak buru dituen ahalegin globalaren parte da ekitaldia, Valentziako Enpresaburuen Elkartearen (AVE) laguntzarekin. Gipuzkoan, AEFAMEk (Euskadiko Familia Enpresen Elkartea) hartu du lekukoa, eta babesa eman dio kausa horri.

Gipuzkoako ongintzazko afaria munduko hainbat lekutan aldi berean antolatuko direnei gehituko zaie, helburu bakar batekin: Valentziako Erkidegoa berreskuratzen laguntzeko dirua biltzea, batez ere enpresa txikiak biziberritzeari eta enpleguari eusteari dagokienez. Bildutako guztia kaltetuentzat izango da oso-osorik.

“0 mahaia” ekimena

Ekimen solidario honi nolabait lagundu nahi diotenentzat, www.desdevalenciaparavalencia.com webgunean “Mesa 0” aukera jarri da, eta horren bidez, partikularrek zein enpresek egokitzat jotzen dituzten dohaintzak egin ditzakete. Dohaintzak 2024ko abenduaren 20ra arte egongo dira zabalik.