Andoni Luis Adurizek eta Grupo Xcaretek XAL, Mexikoko La Casa de la Playa hoteleko jatetxe berria, aurkeztuko dute
22/01/2025
XALek Manilako Galeoiaren Ibilbide historikoan inspiratutako sukaldaritza proposatzen du. Itsasibilbide hori izan zen lehen aldiz Asia Europa eta Amerikarekin lotu zuen lehen merkataritza-ibilbidea.
Andoni Luis Adurizek eta Xcaret Taldeak XAL, Andoni Luis Adurizek garatutako kontzeptu gastronomiko berria, irekiko dutela iragarri zuten atzo Madrilen. Jatetxe hau Mexikoko Riviera Mayan dagoen La Casa de La Playa hotel boutique esklusiboan egongo da kokatuta.
XALek Manilako Galeoiaren Ibilbide historikoan inspiratutako sukaldaritza proposatzen du, Asia Europa eta Amerikarekin lotu zuen lehen merkataritza-ibilbidea. “XALen Mexikoren nortasun, kultura eta gastronomian jarri nahi izan dugu arreta, eta eragin handiko sukaldaritza garatu, hiru sukaldaritza mota esploratuz (filipinarra, mexikarra eta euskalduna), produktu mexikarraren bidez elementu komunak indartuz. Mexiko XAL bihurtzen da Asia eta Europaren erdian eta bihotzean “, azaldu zuen Adurizek.
“Oso pozik gaude irekiera berri honekin. Ziur gaude XALekin Mexikoko goi mailako sukaldaritzak bultzada berri bat jasoko duela. Andoni Luis Aduriz nazioarteko sukaldari ospetsua proiektuaren buru dela, Mexikoko sukaldaritza-tradizioa eta teknika garaikideak uztartuko ditugu, eta Xcaret Taldea gastronomiako erreferente global gisa kokatuko dugu. ” Akis Neocleous, Xcaret Taldeko Chief Hotels Officer-a.
Manilako Galeoiaren historia ordura arte munduak izan zuen abentura komertzial handiena izan zen, baita mundu mailako ekonomiaren lehen globalizazioaren eragilea ere. Egile nagusiak bi gipuzkoar izan ziren: Andres Urdaneta, 1565ean Asiako merkataritza guztia Amerikara itzultzeko bidea aurkitu zuena, eta Miguel Lopez de Legazpi, logistika komertzial guztia ezartzeaz arduratu zena. Ibilbide honek kultur harremanen mundua aldatu zuen merkantzien gurutzaketaren bidez, horien artean sukaldaritza eta produktu trukea posible eginez.
La Casa de la Playa
La Casa de la Playa Xcaret taldearen lehen hotel boutique-a da, itsasoaren aurrean dagoen eskultura biziduna, David Quintana arkitektoak diseinatua. 63 suite ditu eta Riviera Mayan dago, hondartza pribatu ikusgarri baten aurrean eta naturaz inguratuta.
Xcaret taldea
Grupo Xcaret enpresa mexikarra da, 30 urte baino gehiago ditu eta esperientzia paregabeak eta ahaztezinak eskaintzen dizkie bisitariei, naturarekiko, kulturarekiko eta bizitzarekiko errespetuan inspiratuak. 1990ean ekin zion bere ibilbideari birsortze turistiko iraunkorrean. Honako hauek ditu: 1) parkeak, eta horien azpian aritzen dira Cancungo parke esanguratsuenak eta Riviera Maya-Xcaret, Xel-Há, Xplor, Xplor Fuego, Xoximilco eta Xenses; 2) hotelak, 2017an Hotel Xcaret México, Hotel Xcaret Arte eta La Casa de la Playa ireki zirenean operazioak hasi zituen negozio-unitatea, eta 3) tourrak, ibilbide paregabeak eskaintzen dituztenak Xichén, Cobá, Tulum, su tour Xenotes eta 4) Xcaret Xailing konpainiekin, non Cancunetik Isla Mujeres eta Playa del Carmenditik Cozumel-era lekualdatzeak eskaintzen dituzten ferry-n.