Klik argitzeko
Klik itzultzeko
DRAG

Sakatu botoi hauetako bat argitzeko

Egin klik hemen itzultzeko

Menua
Erreserbatu

Mugatik gure buruak berrasmatzen

Paco Plazak zuzendutako ‘Mugaritz. Sin pan ni postre’, dokumentalak eskuratu du Zinemaldiko Culinary Zinema saria

Scroll

30/09/2024

Paco Plazak zuzendutako ‘Mugaritz. Sin pan ni postre’ Movistar Plus+-ek  Fonte Filmsekin lankidetzan ekoiztu duen film dokumentalak Culinary Zinema saria irabazi du Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan.

Epaimahaiak nabarmendu duenez, filmak balioan jartzen du “talde-lanaren eta sormen-askatasunaren garrantzia, entzuteko gaitasuna, arriskuak hartzea eta gizatasunez eta adiskidetasunez frustrazioei aurre egiteko jarrera”.

Gastronomiaz haratago doan proposamen bakar honetan, ikuslea Mugaritzen, nazioarteko chef sortzaile eta berritzaile baten jatetxean, urtero egiten den sormen prozesuaren lekuko bihurtzen da.

Mugaritz. Sin pan ni postre ‘filma ikusgai izango da gaurtik aurrera Avalonen eskutik. Azaroan Movistar Plus+ plataforman egongo da eskuragarri.

Mugaritz. Sin pan ni postre ‘Paco Plazak zuzendutako Movistar Plus+ jatorrizko film dokumentalak, Fonte Filmsekin lankidetzan, film onenaren saria irabazi du Culinary Zinema sailean, Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan. Zinemaldiaren sail ospetsu hau, zinema eta gastronomia batzen dituena, Basque Culinary Centerrekin batera antolatu da.

Irene Escolar aktoreak, Javier Suarez kritikari gastronomikoak eta Luis Suarez de Lezo Gastronomia Akademiako presidenteak osatu dute aurten sail honetako epaimahaia. Beraien hitzetan dokumetal hau garaile izendatu dute “goi sukaldaritzako menu baten sormen prozesuan ikusten ez den guztia helarazteko zuzendariak duen narrazio gaitasunagatik. Filmak talde-lanaren garrantzia, sormen-askatasunaren garrantzia, entzutea eta arriskuak bere gain hartzea eta gizatasunez eta adiskidetasunez frustrazioari aurre egitea erakusteagatik. Gastronomian, bizitzan bezala, jokoa eta akatsa besarkatu behar direla gogorarazteagatik. Inork bilatzen ez duena bilatzen duzunean, inork aurkitzen ez duena aurkitzen duzulako “.

Pablo Isla Fonte Filmseko produktore exekutiboak, Paco Plazak eta Andoni Luis Adurizek jaso zuten saria, joan den larunbatean jaialdiaren amaieran iragarri zena.

Pablo Islaren hitzetan: “Ilusio handia egiten dit Andoni eta Pacorekin batera hemen egoteak, orain bi urte Carla Pérez de Albeniz eta María Jesús Románekin hasi genuen Fonte Films-en izenean. Eskerrak eman nahi dizkiet jaialdiari, epaimahaiari, Movistar Plus+i, abentura honetan lagundu digun maitasunagatik, Andoniri, gauza askorengatik, baina batez ere zaren bezalakoa izateagatik. Existituko ez bazina, asmatu egin beharko zintuzkegux. Eta Paco maisua, jakinduria sinestezina menperatzen duena begirada garbi eta inozentearekin. Gozamena da berarekin lan egitea “.

Paco Plazak esan zuen: “Gustatuko litzaidake saria Mugaritzeko talde osoarekin partekatzea, beraien bihotzak eta sukaldeak zabaltzeagatik, zuen etxean sartu eta kuxkuxeatzen uzteagatik leku paregabe honetan gertatzen den hori zer den jakiteko. Niri eskerrik beroena Movistar Plus+ eta Fonte Films-i film hau egiteko aukera emateagatik. Normalean beldurrezko filmak egiten ditut eta film honekin beldurrik gabeko gizon bat ezagutzeko aukera izan dut. Andoni bezalako gizon ausart bat, gauza asko erakutsi dizkidana, errezeta oso interesgarriez gain. Beregandik jaso dudan ikasketarik garrantzitsuena benetako distira beti umiltasunaren eskutik doala izan da”.

Andoni Luis Adurizek gaineratu zuen: “Eskerrik asko jendeari ahoa irekitzen laguntzeagatik, baina batez ere adimena irekitzeagatik”.

Mugaritz. Sin pan ni postre ‘gaurtik aurrera proiektatuko da emanaldi berezietan Avalonen eskutik eta azarotik aurrera egongo da ikusgai Movistar Plus+en.