Klik argitzeko
Klik itzultzeko
DRAG

Sakatu botoi hauetako bat argitzeko

Egin klik hemen itzultzeko

Menua
Erreserbatu

Mugatik gure buruak berrasmatzen

Muga izatea

Scroll

Muga eta haritza. Mugaritz.

Mugaritz erreferentea eta aitzindaria da nazioarteko sektore gastronomikoan, sormen-gaitasunagatik, ausardiagatik, begirada dibergenteagatik eta sukaldaritzatik kanpoko munduekin konektatzeko gaitasunagatik. Bi Michelin izar ditu eta, The World’s 50 Best Restaurants nazioarteko zerrendaren arabera, segidako hamalau urtez munduko hamar jatetxe onenetako bat izan den jatetxe bakarra da.

Gure haritza bilakaera horren ikusle isila izan da, bai eta gure ilusioen lekuko ere, eta, ziur asko, gure taldekideek darabiltzaten hogei hizkuntza baino gehiagotan entzun ditu aitormenak eta frustrazioak.

  • Askatasuna
  • Nahasmena
  • Iragankortasun
  • Ezinezkoa
  • Kaosa
  • Beldurra
  • Sustraiak
  • Introspekzioa
  • Anbiguotasuna
  • Tolesgabetasuna
  • Lotura
  • Zehaztasuna
  • Jarraitutasuna
  • Posiblea
  • Metodoa
  • Ausardia
  • Mundua
  • Erakusketa
  • Erabakigarritasuna
  • Heldutasuna

Aurreikusi ezin daitekeenaren espazioa, non platera esploraziorako aitzakia eta agertokia den, sormenari esker

Andoni Luis Aduriz

Andoni bokazioa, ezagutza eta sormena da, eta gure garaiko itzal handieneko cheftzat jotzen dute nazioartean. 1998az geroztik, Mugaritzen buru da. Mugaritz proiektua sormenezko ekosistema bat da, eta sukaldaritza, esperimentaziorako aitzakia. Sukaldaritzari buruz duen diziplina anitzeko ikuspegi berritzaileak foroetan hitz egitera eraman du (tartean, Harvard Unibertsitatean eta Massachusettseko Teknologia Institutuan), baina, horrez gain, dibulgazioko eta prestakuntzako proiektuak bultzatu ditu bere lurraldean. Madrid Culinary Campus, Basque Culinary Center eta Diálogos de Cocina kongresua dira hiru adibide.

Sorkuntza-prozesua

Sorkuntza-prozesua

Sei hilabete bilatzeko

Gure introspekzio-aldia, abstraktua dena besarkatu eta, urtero, proposamen berri bat ia hutsetik berriz sortzeko denbora. Beratutako ikaskuntzak, solidotu ez daitezen, astintzeko denbora bat. Ikerketa-proiektuetan, lankidetzetan eta aholkularitzetan ere aritzen gara hilabete horietan.

Sei hilabete partekatzeko

Udaberriarekin batera, ateak irekitzen ditugu gure bilaketaren emaitzak gure mahaikideekin partekatzeko, esperientzia modura. Zirriborroek bizitza hartzen dute eta gureak bakarrik izateari uzten diote, beren esanahiak gure mahaikide guztiekin handitzeko.

Zinez konprometituta gaude sormenarekin eta, ondo egiteko, denbora eskaini behar zaio.

Mugaritz pluralean deklinatzen da

Apustu partekatu bat gara, ahalegin kolektibo bat. Erlauntz batean bezala, desordenan eta askatasunez mugitzen gara; bakoitzak bere lekua ezagutzen du. Denen artean (atzokoak eta gaurkoak) eusten gaituen eta landan zehar ibiltzera bultzatzen gaituen ekosistema bat sortu dugu