Klik argitzeko
Klik itzultzeko
DRAG

Sakatu botoi hauetako bat argitzeko

Egin klik hemen itzultzeko

Menua
Erreserbatu

Mugatik gure buruak berrasmatzen

Sormena esnatzeko ate bat

Scroll

Iragankorra den eta logikak zalantzan jartzeko prest dagoen proposamen bat

Ogirik ez, postrerik ez, ia mahai-tresnarik ez eta baterako ordenarik ez. Ez gaitu probokazioak mugitzen, ezagut daitekeenaz kanpoko zapore, testura eta ideiak deskubritzeko nahiak baizik. Bi ordu eta erdiko esperientzia bat, ziurtasunak zalantzan jartzeko.

Ahoa ez ezik burua ere ireki ahal izateko, ezinbestekoa da zure inplikazioa

Benetan egingarria al da gure mahaikideak sortzaile bilakatzea? Urteekin ulertu dugu bizipenaren zati bat bakarrik kontrola edo estimula dezakegula. Beste zatia zure esku dago.

“Mugaritzen jateak hankaz gora jartzen dizkizu zentzumenak. Janariari buruz zenekiela uste zenuen guztia desafiatzen duen esperientzia bat da”

Anthony Bourdain

Denboraldia

20 24

“Ikusten ez dena”

Fernando Pessoak esaten zuenez, «gure tamaina ez da gure garaierarena, baizik eta ikusten dugunarena». Ildo horretan, jatearen berezkoak diren elementuak oharkabean joaten dira etengabe: kakao-maraka batek Etiopian jasotzen denetik egiten duen ibilbidea, gisatu baten atzean dauden orduak, pil-pila emultsionatzen duen esku-muturraren mugimendua edo Mugaritzen tanketako proiektuek eskaintzen dituzten esperientziak saretzen dituzten esku ugariak.

Gure ustez sormenak irudimena zabaltzen du: aukerak anplifikatzen ditu, agerikoaz haratago, agertoki estimulatzaileak eskainiz bilatzera ausartzen direnei.

Denboraldi honetako ideien bazkalondoan, Kase.O, Greta Alfaro, Xabier Agote, Rubén Rodrigo, Eider Rodríguez eta Marta D. Riezu izan ditugu gurekin.

“Edertasuna argiaren eta itzalaren ondorioa da”

Junichirõ Tanizaki

Inertzia astintzeko menu bat, disidenteentzako oturuntza bat

Sukaldean nahiz sukaldetik kanpo gauzak egiteko bestelako modurik ba ote dagoen galdetzen diogu gure buruari. Jakin-min horrek bultzatuta, beste puntu batera biratzen dugu begirada eta zaporez eta esanahiz betetako esperientzia bat proposatzen dugu.