Mugaritz

PRENTSA

Prentsa dossierrak

 

Mugaritz prentsa dosierra

Mugaritz (Errenteria) 1998ko martxoan ireki zuten, eta Andoni Luis Aduriz izan du zuzendari hasiera-hasieratik. Munduko jatetxe onenen artean dago 2006az geroztik, Restaurant Magazine aldizkariaren arabera.


Prentsaren esanetan, "azkenaldian gertatutako munduko fenomeno gastronomiko garrantzitsuena" da, eta maiz agertzen da Frantziako Omnivore eta Le Figaron, Japoniako Brutus eta Cuisine Kingdom agerkarietan, Latinoamerikako El Comercio eta La Repúblican edota AEBtako Time eta Britainiar erresumakoThe Observer argitalpenetan, besteak beste.

Michelin gidak Lehio berri batean irekitzen da bigarren izarra eman zion Mugaritz jatetxeari 2005ean (lehenengoa 2000n eman zion). Munduko 50 jatetxe onenen artean sailkatu zuten 2006an, Restaurant aldizkariko S. Pellegrino zerrendan, zuzenean hamargarren postuan sartuz eta, geroztik, bertako top ten-ean mantendu da. Era berean, Repsol gidak Lehio berri batean irekitzen da (Tres Soles) eman zizkion; hau da, kalifikazio gorena.

Urte horretan bertan, The New York Times egunkariko Denny Lee kazetariak Donostiari eta bere inguruari buruzko erreportai batean zera adierazi zuen: "Gastronomia abentura bat bada, Mugaritz ibilaldi zirraragarria da".

Kaliforniako Harold McGee zientzialari eta idazleak Mugaritzen aurkeztu zuen bere liburu berria 2007an: La cocina y los alimentos. Andoni Luis Adurizen hitzaurrearekin, liburu hau gastronomiaren biblia kontsideratzen da.

Carnet de Route Omnivore 2009 gidak Mugaritzen "Loreak, loreak, loreak" platera 2009. urteko lanik onen izendatu zuen.

Zirkuitulabur batek Mugaritzeko sukaldean sute larria eragin zuen 2010eko otsailaren 15eko goizaldean, ondorioz jatetxea 4 hilabetez itxita egon zen. Sutearen ostean, lantaldeak mundu osotik milaka elkartasun adierazpen jaso zituen, eta adierazpen horiek proiektuarekin aurrera egiteko indarra eman zioten.

Britainia Handiko Phaidon Press argitaletxeak Mugaritz - A Natural Science of Cooking argitaratu zuen 2012ko apirilean; ingelesez egin den Mugaritzi buruzko lehen liburu monografikoa, alegia. Bertan, Mugaritz unibertsoaren barnealdea erakusten da, sukaldean erabilitako metodologiaren azterketa sakona eta azken aldiko errezeten bildumarekin batera.Urte berean, liburu honen gaztelerazko eta holandar bertsioak argitaratzen dira.

Urte berean, Andoni Luis Aduriz-i, munduko jatetxe onenen zerrenda osatzen duten sukaldariek "Chef's Choice Award" saria ematen diote. Halaber, Eckart Witzigmann Lehio berri batean irekitzen da sari entzutetsua jasotzen du, sukaldaritza eta elikaduraren munduari eginiko ideia eta hausnarketen ekarpenagatik. Horrela Ferrán Adrià edo Günter Grass bezalako sarituen izen zerrendara gehituz.

Mugaritz-eko historian lehen aldiz, urte bereko urrian, bertako suetatik at dagoen jatetxe baten aholkularitza gastronomikoa hasten da: Abadía Retuerta Le Domaine Lehio berri batean irekitzen da, Gaztelako lautadako inguru paregabean, mahastiz inguratua eta erromaniko garaiko abadia baten babesean kokatua.

Ezaguna da Mugaritzen alderdi berritzaile eta sortzailea, esaterako, itxura batean sukaldaritzarekin zerikusirik ez duten enpresa eta erakundeekin lankidetzan jarduten du. Hala, Mugaritz kulturaren, argitalpenen edota produktuen ikerketa eta garapen arloetako egitasmoetan murgildu ohi da maiz.

Mugaritz eta AZTI Tecnalia Lehio berri batean irekitzen da elkarlanean ari dira 2005az geroztik, eta, beste zenbait lorpenen artean, sukaldaritza gaietako lehendabiziko aldizkari zientifikoa (International Journal of Gastronomy & Food Science Lehio berri batean irekitzen da) argitaratzea erdietsi dute. Gainera, Guzmán Gastronomía-Sole Graells etxearekin batera, Mugaritz Experiences Lehio berri batean irekitzen da produktuak merkaturatu ditu, eta beste enpresa askorekin lankidetzan dihardu hainbat ikerketa proiektu garatzeko, esaterako, Espainiako CENIT egitasmoaren barruan.

Irrika eta egitasmo horietako batzuk hainbat euskarritan bildu dira, eta guztiak ere Mugaritzen argitalpen jarduera biziaren seinale dira. Hain zuzen ere, honako liburuen egile edo egilekide da:

- La joven cocina vasca (1996). Hiria liburuak.
- El mercado en el plato (1998). Editorial Lur.
- Tabula Huevo Lehio berri batean irekitzen da (2000). Colección Tabula - Ixo editorial.
- Foie Gras Lehio berri batean irekitzen da (2002). Colección cuadernos mugaritz de gastronomía - Ixo editorial.
- Tabula Bacalao (2003). Montagud editores.
- Clorofilia Lehio berri batean irekitzen da (2004). Colección cuadernos mugaritz de gastronomía - Ixo editorial.
- Txikichef Lehio berri batean irekitzen da (2006). Hariadna editorial.
- Bestiarium Gastronomicae Lehio berri batean irekitzen da (2006). Colección cuadernos mugaritz de gastronomía - Ixo editorial.
- Tabula 35 mm Lehio berri batean irekitzen da (2007). Colección Tabula - Ixo editorial.
- Diccionario Botánico para Cocineros Lehio berri batean irekitzen da (2007). Ixo editorial.
- La botánica del deseo Lehio berri batean irekitzen da (2008). Michael Pollanen liburuaren gaztelerazko edizioaren hitzaurrea. Ixo argitaletxea.
- Las primeras palabras de la cocina Lehio berri batean irekitzen da (2009). Colección cuadernos mugaritz de gastronomía - Ixo editorial.
- Los Bajos de la Alta Cocina Lehio berri batean irekitzen da (2009). Ixo editorial.
- El Dilema del Omnívoro Lehio berri batean irekitzen da (2011). Prólogo de la edición en castellano del libro de Michael Pollan. Ixo editorial.
- El Gourmet Extraterrestre Lehio berri batean irekitzen da (2011). Editorial Planeta.
- Larousse Gastronomique Lehio berri batean irekitzen da (2011). A. Luis Adurizek idatzi zuen hitzaurrea, edizioa orrazteaz gain. Larousse argitaletxea.
- Innovación abierta y alta cocina Lehio berri batean irekitzen da (2011). Ediciones Pirámide
- Mugaritz - A Natural Science of Cooking Lehio berri batean irekitzen da (2012). Editorial Phaidon Press / RBA / Kosmos
- Cocinar, comer, convivir Lehio berri batean irekitzen da (2012). Ediciones Destino.