Mugaritz

ATEAREN BESTE ALDEA

Kultura

Mugaritz BSO.

  • foto del libro mugaritz bso
     
  • cd musical y dvd documental del libro mugaritz bso
     
  • Andoni Luis Aduriz y Felipe Ugarte en estudio de grabación
     
  • Grupo de personas en estudio
     
  • Violinistas en estudio
     
  • Violinistas
     
  • Juan Hernández en estudio de sonido
     
  • Niños cantando
     

"MUGARITZ BSO Jatorrizko soinu-banda: sukaldaritza-partiturak, kontaketak eta sinergia sortzaileei buruzko dokumental bat".

MUGARITZ BSO proiektua bere amaierara iristen da Mugaritzen 12 errezeta biltzen dituen liburuaren aurkezpenarekin.
Mugatutako edizio bat aurkezten da eta, barnean, Harkaitz Cano-ren kontaketak, Mugaritz-en errezetak, musika CD-a eta prozesu sortzailearen dokumentala biltzen dira.

'Mugaritz BSO', Andoni Luis Aduriz Lehio berri batean irekitzen da sukaldaria eta Felipe Ugarte musikariaren eskutik duela 5 urte hasi zen proiektu gastronomiko-musikala da.

Felipe Ugarte musikariak, azken hiru urteetan, Mugaritzeko sukaldaritza formulatako batzuen zentzua, elaborazioa eta historia aztertu ditu, lengoaia musikalean interpretatzeko asmoz. Musika konposizio horien sorkuntza prozesua izan zen Juantxo Sardonek eta Felipe Ugartek grabatu eta zuzendu duten dokumentalaren abiapuntua. Proiektuaren jarraipen osoa egiten du, plateren prestaketa eta melodia bila Etiopia eta Perura egindako bidaietatik estudioko grabazioetara, elaborazio gastronomikoa erakutsiz eta 12 musika konposizioetako 8ren sorkuntza musikalarekin tartekatuz. Juan Hernandez eta Felipe Ugarte dira ekoizpen musikalaren arduradunak.

Sorkuntza gastronomikoa, ideien garapena eta musika sorkuntzaren alorrera egindako transformazioa bistaratzea da dokumentalaren ideia nagusia, bi munduek, gastronomiak eta musikak, eskaintzen diguten kolore, plastikotasun eta testura sorta zabala erabiliz. Kalitatea, sentiberatasuna eta sintesia, askotan Mugaritzen joeren ardatz izan direnak, proiektu hau garatzeko oinarri gisa hartu dira.

Musika diska, bestalde, musikari ezagunen eta persona famatu ezberdinen kolaborazioarekin grabatu da; Andoni Luis Aduriz eta Felipe Ugarte-tik, Alos Quartet Lehio berri batean irekitzen da, Carlos Mena Lehio berri batean irekitzen da, Tanya Tagaq Lehio berri batean irekitzen da, Manuel Miranda Lehio berri batean irekitzen da edo RamZ-rarte, eta musika mota desberdinak jasotzen ditu. Diska, 2013ko Urtarrilatik aurrera Itunes-en eta beste plataforma digitaletan egongo da eskuragarri Sony Musik España Lehio berri batean irekitzen da-ren laguntzari esker.

5 urteko ibilaldi hau amaitzeko, Harkaitz Cano Lehio berri batean irekitzen da idazleak, duela gutxi Euskadi Literatura Saria Lehio berri batean irekitzen da irabazi duenak, Mugaritzen 12 errezetak hizkuntza literariora itzuli ditu "Kontaketak, olerkiak eta konjuruak" liburuaren izenpean. Oscar Oliva izan da argazkiez arduratu dena, bai errezetekin baita dokumentalaren makin-ofarekin.
Mugaritz BSOk edizio mugatua izango du esistentziak amaitu arte eta gure online dendan Lehio berri batean irekitzen da eta salgune hautatuetan bakarrik egongo da eskuragarri.


Informazio gehiago: info@mugaritz.com Lehio berri batean irekitzen da