Edukira joan | Menu nagusira joan

 

Mugaritz, sormen gastronomikoa eta berrikuntza

ATEAREN BESTE ALDEA / Kultura

 

Kultura

Mundu gastronomikoaren bidez kultura sustatzea beti izan da Mugaritzen ezaugarri nagusietako bat. Konpainia ezberdinen eta materian adituak direnen lankidetzarekin, sukaldaritzaren esentzia eta ezaugarriak beste diziplinekin, hala nola, musika, antzerkia edota dantzarekin irudikatu eta fusionatu dira, emaitza espontaneo eta miragarriak sortuz.
Sukaldaritzaren mundua eta kultura estu erlazionatzen duen adibide argienetako bat Mugaritz BSO da. Andoni Luis Aduriz eta Felipe Ugartek gidatutako proiektu gastronomiko-musikal honek gastronomiaren arima, formula musikal baten bidez, pantailan aurkeztea du helburu. Halaber, Degustación de Titus Andronicus, La Fura del Baus-ek zuzendutako antzezlana, sukaldaritzaren mundua musika eta antzerkiko diziplinetara eraman daitekeela frogatzen du. Gaur egun elkarlanean jarraitzen dugu haiekin, 2012an burututako "Macaron de Caza" proiektuarekin bezala, adibidez.
Horietaz gain, Mugaritzek konpainia eta artista ezberdinekin garatu dituen proiektuen zerrenda luze bat aipatu genezake. Adibideen artean, Centro de Arte Dos de Mayo-n garatutako Picnic Session-a dago, edota La Casa Encendida-k burututako Mugaritz, esto no es un restaurante sortze-tailerra.

 
Itxi
Itxi
/
    Itxi