Mugaritz, sormen gastronomikoa eta berrikuntza
Nola iritsi
Mugaritz jatetxera iristeko jarraibideak
Zatozen tokitik zatozela, A-8 autobidea erabil ezazu (Donostia-Irun norantza).
Irten zaitez 3. irteeran (Oiartzun-Errenteria ekialdea).
Autopista utzi ostean, eskuinera egin eta GI-2132 errepidea har ezazu (Astigarraga-Hernani norantza) eta irten zaitez 10-11. kilometroko irteeran.
Alcampo hipermerkatuaren paretik igaroko zara. Egin itzazu 4 km maldan gora. Muino horren tontorrean bertan, eskuinerantz egin ezazu, Errenteria 3 km-ra esaten duen biderantz.
Irteera horretatik 100 m-ra Stop egin behar da nahitaez, eta bertan, jatetxea 1.200 m-ra dagoela dioen seinale urdin bat ikusiko duzu (koilara eta sardexka). Egin ezazu eskuinerantz. Erreferentzia gisa, eskuinean Perurena taberna/erretegia izango duzu.
Bidea utzi gabe, kilometro bete egin ezazu zuzen Mugaritz jatetxera iritsi arte. Errepidearen eskuinaldean ikusiko duzu. Zuria da etxea eta gertuko aldapa-gainalde batetik erraz ikusiko duzun aparkaleku handia du.
Autoan GPS sistema baduzu, honako koordenatuak sar ditzakezu:
- Longitudea: 1º 55’ 4’’ Oeste/West
- Latitudea: 43º 16’ 22’’ Norte/North
Iristeko arazoren bat izanez gero, deitu iezaguzu (943 522 455 / 943 518 343) eta laguntzen ahaleginduko gara.



